56 COVID-19 positibo berri izan dira Oarsoaldean ostiraletik igandera
Horietatik gehienak Errenteria-Oreretan izan dira, 31 denera; Pasaian, hamalau kutsatu berri zenbatu dituzte, zazpi Lezon eta lau Oiartzunen.
Asteburuan herrikako datuak ez ditu ematen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta gaur zabaldu du ostiraletik atzora arte izandako kutsatu berrien datuak biltzen dituen txostena. Horren arabera, azken hiru egunetan, 56 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Kasurik gehienak, Errenteria-Oreretan izan dira, 31 guztira. Horietatik hamalau zenbatu zituzten ostiralean, 11 larunbatean, eta sei, atzo.
Pasaia da bigarren kutsatu berrien kopuruari erreparatuta, alde handiarekin. Bertan hamalau kutsatu berri izan dira txostenaren arabera azken hiru egunetan: sei ostiralean, lau larunbatean, eta beste lau atzo. Lezon, berriz, zazpi izan dira: bi ostiralean, hiru larunbatean eta eta bi atzo. Oiartzunen, azkenik, lau kutsatu berri zenbatu dituzte azken 72 orduetan; hiru ostiralean, eta bat larunbatean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena ikusteko sakatu hemen