Lezoko Euskaraldiko herri batzordea ostegunean bilduko da
Irailaren 3ko batzarra Oroitzene AEK euskaltegian da, 16:00etan. Lezoarrak joatera animatu dituzte, ideiak eta asmoak parteka ditzaten.
Lezoko Euskaraldiko herri batzordeak irailaren 3an (osteguna) bilera egingo du, 16:00etam Oroitzene AEK euskaltegian. Ekainaren 30ean bildu ziren lehenengoz herrian aurtengo Euskaraldiarei bultzada eman nahi diotenak (azaroaren 20tik abenduaren 4ra da bigarren Euskaraldia), beraz, Oroitzenekoa bigarren bilkura izango da. Bilera irekia da, batzordean edonork parte har dezake.
Deitzaileek nabarmendu dute aurtengo edizioan arreta eta indar berezia jarri nahi dela erakunde nahiz entitateetan. Horregatik, lehen bilkuran horien zerrendak egiten hasi ziren.
Horrez gain, Euskaraldiari begira zein ekintza edo lanketa egin aztertzeko eta erabakitzeko nahia du batzordeak: “Animatu eta zatoz. Zure ideiak eta asmoak beharrezkoak dira. Aurreko edizioko marka gainditzeko erronka politta dugu! Gora Lezo eta euskara!”.