Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

San Pedrok helburuak bete ditu: play-offa eta bandera

Castrotik bigarren postu bat eta garaipen bat ekarrita, konfiantza handiarekin ekingo diote irailaren 19 eta 20an egingo den igoera kanporaketari.

San Pedroko arraunlari eta zaleak, atzo, ospakizunetan herrian. Argazkia: Sanpedrotarra AE.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2020/08/31

Handiek bezala bete ditu San Pedrok asteburuko helburuak. Lehentasuna Eusko Label Ligan aritzeko play-offa behin betiko eskuratzea zen; eta erraz lortu du mailako bigarren postua. Bigarrena, Castron egindako bi estropadetan banderaren bat lortzea zen; hori ere, zakura. KAE1 Liga bukatu da, eta San Pedrok ezarritako nahiak erraz beharbada ez, baina lasaitasunez bete ditu. Gainera, banderak ere astindu ditu.

Larunbateko estropadan bigarrena izan zen Libia ontzia, sasoi osoan maiz aurretik izan duen Pedreñaren atzetik. Ordurako jada patrikan zuen play-offa, igandean kataklismo handirik ezean. Eta ez zen ezustekorik izan atzo. Are gehiago: Castro Hiriko XLVIII. Bandera herrira ekarri zuten, Pedreñari 12 segundoko aldea aterata, eta hirugarren izan zen Camargori 16koa. Erraz kanpotik begiratuta, baina ahaleginez beteta traineruaren barrenetik so eginda.

Hortaz, KAE1eko sailkapen nagusiak bigarren izan dira moreak 10,83ko puntuen batezbestekoarekin. Pedreña lehenak 11,58ko koefizientea lortu du. Getaria hirugarrena urrun, 8,70ekin. Hala, irailaren 19 eta 20an (Bermeon eta Portugaleten), Eusko Label Ligara igotzeko play-offa jokatuko du KAE1eko irabazle Pedreñarekin, Eusko Labelen 11. izan den Zarautzekin, eta Galiziako Ligan lehen biak izan diren Tiran eta Meirarekin batera. Bost traineru, eta bi plaza.

Noski, kanporaketa horren aurretik Kontxako sailkapen estropada dute, ostegunean (17:30). Zaila du San Pedrok bertan egotea. Ez da aurtengo helburua, ordea.

San Juan
San Juanen gizonen traineruak bukatutzat eman du ligen aroa asteburuan. KAE1eko sailkapen nagusian seigarren postuarekin konformatu behar izan dira arrosak (7,33ko puntuen batezbestekoarekin), Castroko bi estropadetan bosgarren (atzo) eta zortzigarren (larunbatean) izan ondoren. Kontxako sailkapen estropadan izango dira ostegunean. Izan liteke lehia hori sasoiko azkena izatea Erreka-rentzat.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.