COVID-19 kasuak berriro gora Oarsoaldean
Horietatik gehienak, Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, zazpi.
Koronabirusaren azken datu ofizialak plazaratu ditu Osasun Sailak. Azken orduetan hamahiru COVID-19 kutsatu berri izan dira Oarsoaldeko lau herrietan. Horietatik gehienak, Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, zazpi. Pasaian ere ugaritu egin dira kasuak, lau zenbatu dituzte, eta bana Lezo eta Oiartzunen.
Datuok, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu ditu eguneroko txostenean, eta atzoko 00:00ak arte zenbatutakoak dira.
Txosten osoa hemen kontsulta daiteke.
