Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Tiñeluren kasuan arduragabe eta intentzio txarrez jokatu du alkateak"

Haserre eta kezkatuta azaldu da Lezoko EH Bildu, Jesus Mari Martiarena alkatearen jokaeraren atzean "intentzio txarra" dagoen uste betea duelako. Ez hori bakarrik, alkateari, herritarren artean "alferreko alarma" sortzea egotzi dio, "arduragabekeriaz" jokatuta.

Tiñeluko artxiboko argazki bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/09/03

Haserre eta kezkatuta azaldu da Lezoko EH Bildu, Jesus Mari Martiarena alkatearen jokaeraren atzean “intentzio txarra” dagoen uste betea duelako. Ez hori bakarrik, alkateari, herritarren artean “alferreko alarma” sortzea egotzi dio, “arduragabekeriaz” jokatuta.

Prentsa ohar bidez gogor salatu du koalizio subiranistak Martiarenaren jokaera. Tiñelun pasa den astean langile bat COVID-19an positiboa izan zen. Horrelako agindurik jaso ez bazuten ere Osasun Sailetik Tiñeluren zuzendaritza batzordeak taberna eta elkartea ixtea erabaki zuen, prebentzio neurri gisa. Eta itxita dago joan den hileko 24az geroztik. Gainontzeko langileei PCR proba egin eta negatibo izan ziren guztiak, eta ez dela kutsatze komunitariorik izan azaldu zuen elkartearen zuzendaritza batzordeak joan den larunbatean bertan.

Udalak baina, Tiñelun izan ziren herritarrak PCR probak egitera deitu zituen. Alkateak deia zabaldu bazuen ere, Osasun Sailak ez zuen halako agindurik eman, eta saila da halako erabakiak hartu eta jakinarazten dituena: “Alkateak, ordea, inongo osasun erakunderekin harremanetan jarri gabe, bere kaxa, informazio osoa izan gabe, Osasun Saileko protokoloei muzin eginez, eta herrian izandako beste kasuekin egin ez bezala, Tiñelun izandako herritarrei probak egiteko deia zabaldu zuen publikoki”.

Egoera berdinen aurrean, jokaera ezberdina

Jarrera “arduragabea” leporatu dio EH Bilduk Martiarenari horregatik, eta uste osoa du koalizio subiranistak alkatearen jokaeraren atzean “intentzio txarra” dagoela. Hori baieztatzeko duela aste batzuk Lezoko beste taberna bateko langile batek izandako kutsatzea ekarri du gogora: “Osasun Sailak ezarritako protokoloa jarraitu zen orduan ere —orain Tiñelu egiten ari den bezala— zerbitzariarekin harreman estua izan zutenei PCR probak egin zizkieten eta orduan ere denak negatiboak izan ziren. Kasu hartan, alkateak egoki jarraitu zuen protokoloa eta ez zuen oharrik kaleratu taberna hartan izandako pertsonek PCR proba egitera joan behar zutela esanez”.

Ez omen da kasu bakarra. Udal langile bat ere positibo izan zela-eta kasu horretan kontaktu zuzena izan zuten langileei proba egin eta guztiak negatibo izan zirenez, alkateak ere ez zituela udal bulego horretatik pasatako herritarrak PCR probak egitera deitu azaldu du EH Bilduk: “Argi dago, beraz, Tiñeluren kasuan, arinkeriaz jokatzeaz gain, intentzio txarra ere izan duela”.

Alkateak zabaldutako oharrak herritarren artean alferreko alarma sortzeaz gainera, nahasmena eta ezinegona ere sortu zuela dio koalizio subiranistak: “Hamarnaka herritar izan dira oharrak zioenari kasu egin eta arduraz, Lezoko eta Errenteriako osasun zentroetara deitu dutenak PCR proba egitera joateko eskatzen zietela esanez. Osasun zentroetan, ordea, ez zuten Tiñelun izandakoei PCR proba egin behar zietela zioen Osasun Sailaren agindurik”. Lezoko eta Errenteriako osasun zentroak beharrezko ez ziren deiekin eta kontsultekin “kolapsatzeko” arriskua sortu duela salatu du EH Bilduk, “beste kasu batzuen kontsulta zailduz edo eragotziz. Hainbat pertsonen osasuna arriskuan jarri zezakeen arduragabekeria larria erakutsi du alkateak”.

Neurri zehatzak

Horrenbestez, bi neurri zehatz eta presazko hartzea eskatu dio alkateari koalizio subiranistak: presazko osoko bilkura berezia egitea Tiñeluren kasuan izan duen jokaeraren nondik norakoak azaltzeko; eta COVID-19ak sortutako krisiaren kudeaketaz arduratuko den sektore arteko batzorde komunitarioa osatzeko. Batzorde hori, gainera, alkatea ez den beste norbaitek gidatu beharko lukeela dio EH Bilduk, “erakutsi duen gaitasun falta dela eta”. Batzordean herriko eragileek, udaleko gizarte zerbitzuetako eta beste sailetako teknikariek hartuko lukete parte, eta herritarrei irekia legoke: “Batzorde horren ardura izango litzateke, osasun larrialdiak dirauen bitartean, horren inguruan hartu beharreko erabaki guztiak adostea”.

Udalak lasaitasuna eskaintzeko, zehaztasunez eta oinarri sendoko erabakiak hartuz aritu behar duela erantsi du EH Bilduk, “berez nahiko zailak eta ziurgabetasunez josiak diren garaiotan, alkateak herritarren artean alferreko alarma egoera sortu duela deritzogu”.

Erlazionatutako edukiaLasaitasunerako deia egin du Tiñeluk: ez da positibo gehiagorik langileen eta haien hurbilenekoen arteanLezoko EH Bildu: “Gaur-gaurkoz, Osasun Sailetik ez da jaso gomendio edo agindurik Tiñelun izan direnek PCR proba egiteko”Tiñelun azken egunetan izan direnei PCR proba egin dezatela eskatu die alkateak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.