Pasa den osteguneko elkartzeari jarraipena emanez Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurak Gure Zumardia jendez bete du, berriro. Taldea hurrengo astean bilduko da Pasaiako alkatearekin.
Ez San Pedro eta ez San Juanek ere ez dute Kontxako Banderarako sailkapenik lortu. Moreak sailkatzetik 5 postura gelditu dira.
Txartel horietako bat lortzea ez zen Hibaikako gizonen helburua, baina bai Kontxako badiako uretan aritu diren beste traineruekin batera lehiatzea, gozatzea eta beren indarrak neurtzea.
Urmendi Haur Eskolak berriro hasi du bere jarduera. Hiru egoitzatan banatuta egongo dira 0 eta 3 urte arteko 110 haurrak, hemezortzi irakaslerekin.
15 euro emango dizkie Pasaiako Udalak familiei, derrigorrezko eskolatze-adinean dagoen adingabe bakoitzeko. Eskaerak urriaren 30era arte egin daitezke.
Pasa den astean izan zen bilkuran herriak emandako erantzuna ikusita, elkarretaratze berria deitu du gaur Antxoko Auzo Elkarteak, 20:00etan, plaza berean.
Oiartzungo bi eraikin erreferentzial horietan lanak egin dituzte uda honetan zehar. Obra horiekin hezetasun arazoak konponduko lituzkete.
Aurtengo urtekarian argitaratutako artikulu batean agertutako izen bat oker jarri zuen elkarteak. Izen egokiaren berri eman dute.
Horietatik zortzi kasu Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, hiru Oiartzunen, bi Pasaian eta bakarra Lezon, Osasun Sailak emandako datuen arabera.
Piztu Lezo dinamikako kideek lezoarrak doako harpidetza egitera gonbidatu ditu.
Murixka Dantza Taldeak biharko iragarrita zuen emanaldia bertan behera gelditu da. Larunbateko musika eskolako rock taldeen kontzertua bere horretan mantentzen da.
Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute. Oroitzene AEKn da bilkura. Irekia da, nahi duenak parte har dezake.