Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Pasaitarrak animatu dituzte "euskara bere egin dezaten"

Pasaiako Udalak Antxoko eta Trintxerpeko euskaltegiekin elkarlanean landutako matrikulazio kanpaina aurkeztu dute. Datorren ikasturterako izen ematea zabalik da.

Ezkerretik eskuinera, Udane Migeltorena (AEK), Loreto Osa (Euskara zinegotzia), Ainara Miranda (euskaltegiko ikaslea), Jose Zelaia (euskaltegiko ikaslea), Antton Cuadrado (Euskara teknikaria) eta Susana Garro (Udal Euskaltegia).
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/09/07

Pasaiako Udalak herriko bi euskaltegiekin (Antxoko Txirrita AEK eta Trintxerpeko Udal euskaltegia) elkarlanean landu duen aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur, Gudari Plazan izandako agerraldi batean.

Loreto Osa Euskara zinegotziak eman dio hasiera bilkurari, pasaitarrak animatu nahi izan ditu “euskara bere egin dezaten, euskaragile izan daitezen” eta, horretarako, euskara ikasteak izan ditzakeen abantailak nabarmendu ditu, haien artean euskal kultura bete-betean gozatzeko aukera eta lan eremuan hizkuntzaren ezagutzak eskaintzen dituen abantailak.

Beharrei egokitutako eskaintza
Bi euskaltegiek erabiltzaileen egoera eta behar espezifikoetara egokitutako ikastaroak eskainiko dituzte, ordutegi malgu eta metodologia berritzaileekin.

Laguntza ekonomikoak ere eskainiko zaizkie, eta haietako askorentzat, asistentziaren baldintzak betez gero, doakoa izan daiteke euskara ikastea. Horren ildotik, egoera ekonomiko zaurgarrienean daudenek %20a bakarrik ordaindu beharko dute, eta eskola orduen %85a betez gero udalak kopuru hori itzuliko lieke.

Ikasleen esperientzia
Udane Migeltorenak (AEK euskaltegia) aurtengo matrikulazio kanpainaren berezitasun nagusiaren berri eman du: Pasaiako euskaltegietan dabiltzan bi ikasleren esperientziak jaso dira mikro-dokumental banatan. 5 minutu inguruko iraupena duten bideoak ikusgai egongo dira hurrengo egunetan.

Susana Garrok (Udal Euskaltegia) iragarri du aurreko urteetako ikastaro berezien eskaintza mantenduko dela, familiei, merkatariei, bereziki mintzamena landu nahi dutenei… espresuki zuzendutakoak (informazio guztia irakurgai dago udalaren webgunean). Aldi berean, gogorarazi nahi izan du COVID-19aren aurkako segurtasun neurri guztiak hartuko direla euskaltegietan, behar berrietara egokitzeko.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko herriko euskaltegietara edo HAZ bulegoetara hurbil daitezke interesdunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.