Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Galeria eta bideoa] 'Seabin' itsas-zaborrontziak Pasaiako urak garbituko ditu

Itsas hondakinen bilketa egiteaz gain, datu zientifikoak lortzeko eta sentsibilizaziorako ere baliatuko da gailua. Mater Museoan egin da proiektuaren aurkezpena.

'Seabin Pasaia' gailuaren aurkezpen ekitaldia, Mater Ontzi Museoan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/09/08

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak ‘Seabin Pasaia’ izeneko proiektu berritzailea aurkeztu du gaur, itsas ingurumen-sentsibilizazio eta hezkuntzarako lan ildoan. Bertan izan dira Foru Aldundiko eta Portu Agintaritzako arduradunak ere. Gailu honi esker, Pasaiako badian dauden ur gainazaleko hondakinak bildu (1,4 tona urtean) eta hauen jarraipena egin ahal izango du Materrek; itsas-zakarrontzia Bizkaiko Golkoan lehena da, eta mundu osoan beste 860 daude.

Atzo jarri zen martxan lehen aldiz ‘Seabin’ gailua Pasaiako uretan, Torreatzeko pantalanean, hain zuzen ere. Gaur egindako aurkezpenean, Mater ontzian proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, itsas-zakarrontziak goizean zehar bildu dituen hondakinak ere erakutsi dituzte iniziatibaren arduradunek, haien artean, plastikozko botilak, freskagarri-potoak, arrantza egiteko soka zati bat, eta mikro-plastikoak (poliuretano zatiak) atzeman dira.

Gailua (itsas hondakinekin) uretatik ateratzeko unea ikus dezakezu honako bideo honetan.

Funtzionamendua
Eguneko 24 ordutan zehar zaborra bilduko du ‘Seabin Pasaia’-k. Mater Museoa egunero arduratuko da hura husteaz eta hondakinak biltzeaz, gero jasotako hori asteburuan aztertu ahal izateko. Begi bistaz atzeman daitekeen zaborraz gain, mikro-plastikoak, nahiz olio poluitzailea ere bilduko ditu gailuak.

Asteburuan bildutako hondakin horien analisiak ahalbidetuko du ez soilik Pasaiako ur-gainazalean dagoen hondakin kopurua zein den ezagutzea, baita zabor horren tipologiari buruzko aldizkako datuak biltzea ere. Horri esker, arazo global honen iturriak identifikatzeko ikerketan aurrerapauso garrantzitsuak eman ahal izango dira.

Gaurko aurkezpen ekitaldian argi utzi dute zaborrontzi berritzaileak hiru funtzio nagusi izango dituela:

  • Garbiketa. 1’4 tona zabor bilduko ditu urtean.
  • Zientzia. Hondakinen tipologia, kantitatea eta jatorria aztertuko dira.
  • Sentsibilizazioa eta hezkuntza. Materren helburu nagusia herritarrak kontzientziatzea izango da.

Gaurko agerraldiaren argazkiak ikusgai, hemen:

20200908_102423
20200908_102423
20200908_104349
20200908_104349
20200908_104319
20200908_104319
20200908_103054(1)
20200908_103054(1)
20200908_103931
20200908_103931
20200908_103902
20200908_103902
20200908_103524
20200908_103524
20200908_103811
20200908_103811
20200908_103541
20200908_103541
20200908_103349
20200908_103349

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.