Helduentzako kirol jardueretarako izena eman daiteke
Kirol ekintzak programazioaren barruan zirkulazio askeko jarduera ugari daude, uretakoak zein aretokoak. Sarrera askeko formatuan 89 saio presentzial daude astean eta 22 modalitate ezberdin; gainera, zortzi saio birtual daude.
Galtzaraborda eta Fanderian zabalik dago hilaren 28an hasiko diren helduentzako ekintzetan izena emateko epea. Kirol ekintzak programazioaren barruan zirkulazio askeko jarduera ugari daude, uretakoak zein aretokoak. Sarrera askeko formatuan 89 saio presentzial daude astean eta 22 modalitate ezberdin; gainera, zortzi saio birtual daude.
Formatu horrekin tarifa bakarra ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera dago, mugarik gabe, bi udal kiroldegietan. Halaber, aukera dago erabakitzeko jarduera batera noiz joan, zein egun eta ordutan, eta jarduera aldatu edo jarduera ezberdinak probatzeko. Kirol ekintzaren eskaintzaren barruan ekintza zehatzagoak ere badaude kirol jakin batzuetan norberaren errendimendua edo teknika hobetzeko. Besteak beste, helduentzako igeriketa eskola.
Denboraldi honetan Trainingym APP aplikazioa erabili daiteke lehenengoz Kirol Ekintzak programako saioak erreserbatzeko kiroldegira joan gabe. Doan jaitsi daiteke aplikazioa.
Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako 943 449 690 eta Fanderiako 943 344 423 telefono zenbakietara deitu daiteke.