Katerin Artola eta Iker Belintxon, berriz ere txapeldun
Oiartzuarrak eta lezoarrak jantzi onenaren saria ere jaso zuten. Joan den astean Zarautzen lortu zuten txapela bi dantzariek.
Uda oparoa izaten ari da Katerin Artola oiartzuarrarentzat eta Iker Belintxon lezoarrarentzat. Joan den astean Zarauzko Euskal Jaietako bikotekako dantza txapelketa irabazi zuten; larunbatean, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa bere egin zuten Trinitate plazan. Hori bakarrik ez, jantzi onenen saria ere haiena izan zen.
Bigarren saria eskuratu zuten Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok (Bergarakoak dira), eta hirugarrena, Maitane Irurzunek eta Gorka Duranek (Villabonakoak dira).