Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Servinirekiko atxikimenduen 'bonbardaketa' lortu nahi dute

Argentinako epaitegira gutun bidalketa masiboa antolatu dute Servini epaileari babesa erakutsi eta Rodolfo Martin Villa epaitu dezala eskatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/08

Inpunitate osoa dute 1936ko Espainiako Gerran, frankismoan eta ondoren trantsizioa deitu zen hartan egin ziren sarraskien arduradunek. 40 urteko diktadurapean egin zituzten izugarrikeriak ezin ditu, gainera, egungo sistema juridikoak epaitu, Amnistia Legea ezarri zutelako helburu horrekin. Milaka biktima dira. Ezin dute, ordea, ezer erreklamatu, ez egia, ez justizia ezta erreparazioa ere.

Egoera hori izanik, eta inpunitatearekin amaitzeko, nazioartera jo zuten 2010. urtean frankismoak hil eta desagerrarazitakoen senideek; nazioarteko jurisdikzioak bakarrik ikertu eta epaitu ditzakeelako genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak. Egun, 400 kasutik gora barnebiltzen ditu Argentinako Kereilak,eta horren barruan Rodolfo Martin Villa ministroaren inpunitatearekin amaitzea eskatu dute, besteak beste. Hilabete hasieran galdekatu du Maria Servini epaile argentinarrak Martin Villa . Argentinako kereilak genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egozten dizkio.

1976-1979 bitartean, UCD alderdia gobernuan zela, Espainiako Gobernazio Ministroa izan zen. Karguan zela, Espainiako poliziak jokabide bortitza izan zuen Hego Euskal Herrian. Horren adibide dira,  Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian eta 1978ko Sanferminak.

Espainiako Estatuko lau presidente ohik, Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoik gutuna helarazi zioten Servini epaileari Martin Villari babesa adieraziz, hari deklarazioa hartu aurretik. Frankismoko biktimen elkarteek eta senideek, frankismoko krimenak ikertzen ausartu den epaile bakarren kontrako presiotzat jo dituzte gutun horiek. Horren aurrean, Servini epaileari babesa erabatekoa adierazteko eta Martin Villa epaitzeko eskatzeko kanpaina abiatu dute, Servinirekiko atxikimendu “bonbardaketa” erraldoia lortzeko.

Errenteria-Oreretako herritar talde batek bat egin du protestarekin eta babes kanpainan bat egitera deitu dituzte herritarrak. Hiru gutun eredu prestatu dituzte, elkarteei, erakundeei eta norbanakoei begirakoa. Gazteleraz daude guztiak, Argentinako epaitegietara bidali behar direlako. Behin idatziak beteta, posta elektronikoz bidaltzeko eskatu dute. Gutun ereduak, Goldatu elkartearen webgunean aurkitu daitezke.

Errenteriako Udalaren kereila

Errenteriako Udalak iazko urte amaieran aurkeztu zuen bere kereila, Argentinakoaren barruan txerta zezaten eskatuta. Oinarrian, 1936ko Espainiako Gerran gertatu zenaren ikerketak argitara atera dituen izen-abizen eta gertaeren zerrenda luzea, eta aurretik Memoria partekatu baterantz ikerketak 1956 eta 2012 urteen artean dokumentatu ahal izan dituen urraketak, besteak beste. Garazi Lopez de Etxezarreta Argentinan izan zen iaz Argentinako Kereilaren barruan lanean ari diren beste elkarteetako kideekin batera eta gaiaren gaineko elkarrizketa egin zion HITZA-k.

Erlazionatutako edukia«Zauriak itxi ahal izateko bide garrantzitsua dugu aurretik»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.