Xenpelar tailerretan izena emateko epea hilaren 14an zabalduko dute
Izena ematera joateko, hitzordua eskatu beharko da aurretik 943 079 992 telefono zenbakira deituta gaurtik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 19:00etara.
Datorren astean zabalduko dute Xenpelar tailerretan izena emateko epea, eta hilaren 25era arte izango da zabalik. Izena ematera joateko, hitzordua eskatu beharko da aurretik 943 079 992 telefono zenbakira deituta gaurtik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 19:00etara.
Hitzordua eskatzerakoan interesdunek adierazi beharko dute matrikula modu presentzialean, Niessen Kulturgunean, edo telefonoz egin nahi duten. Kasu bietan, hitzordua eskatzea ezinbestekoa da. COVID-19ari lotutako segurtasun neurriak betetzeko, ikastaroetan ikasle kopurua mugatu egingo da. Gainera, matrikula aukerak malgotu egingo dira: tailer batzuetan astean egun bakarreko edo bi eguneko modalitatea hautatu ahal izango da.
Aurten ere aukera zabala prestatu dute. Helduentzako, zeramika, zaharberritzea, argazkigintza digitala (13 urtetik aurrera), pintura, patchwork, eta egur taila izango dituzte aukeran.
Haur eta gazteei begira, berriz, arte plastikoen (7-12 urte) tailerra jarri dute martxan. Marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhandiak edo txotxongiloak egingo dituzte ikastaroan.
Matrikula egiteko garaian, ezinbestekoa da izen emate orriarekin batera deskontuen ziurtagiriak aurkeztea. Banku helbideraketa izango da, gainera, ordainketa modu bakarra. Ikasturtea, urriaren 5ean hasiko dela aurreikusi dute. Informazio gehiago eskuratzeko Kultura Kreaktibora dei daiteke (943 449 634) astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo web orrian kontsultatu.