50 urteko elkarbizitzari omenaldia
Urriaren 10ean egingo diete omenaldia 50 urteko elkarbizitza bete, eta horretarako izena ematen duten bikoteei.
Iazko ekitaldia. Argazkia: Herri Bizia Urtero, madalenekin batera omendu egiten ditu udalak 50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteak. COVID-19agatik bertan behera gelditu dira madalenak aurten, eta orduan egin ez bazuten ere urriaren 10ean egingo diete omenaldia bikote horiei. Omenaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako azken eguna, hilaren 25a izango da.
Parte hartu nahi dutenek, 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu eta posta elektronikora mezua bidali beharko dute, orduan jasoko dituzte azalpen guztiak.
