COVID-19agatik hemeretzi positibo gehiago Oarsoaldean, bederatzi Pasaiakoak
Pasaiako infektatuetako zortzi San Pedro-Trintxerpeko anbulatorioa osasun eremu bezala dutenak dira, bestea Antxokoa. Lezon eta Oiartzunen positibo bana.
COVID-19agatik positiboen gorakada Pasaian. Atzoko datuen arabera, bederatzi infektatu gehiago daude Pasaian, zortzi San Pedro-Trintxerpeko anbulatorioa osasun zentro bezala dutenena, bat Antxokoa erreferentzia gunetzat dutenena. Horiez gain, Errenteria-Oreretan zortzi pertsonatan hazi da positiboen kopurua, eta bana atzeman dituzte Lezon eta Oiartzunen.
Osasun Sailak atzoko eta aurreko egunetako garapena laburbiltzen dituen datuen gaineko txostena gaur zabaldu du. Hori osotasunean ikusteko, klik egin beheko estekan.