Ehun urte bete dira San Juanek lehen Kontxako Bandera irabazi zuenetik
Urteurrena ospatzeko helburuz, lehen aldiz, arrosek irabazitako Kontxako bandera guztiak ikusgai jarri dituzte Bonantzako basilikan.
Bonantzako basilika, gaur. Argazkia: San Juan Koxtape. Gaur ehun urte bete dira lehen aldiz San Juan Koxtape Arraun Elkarteak Kontxako Bandera etxera ekarri zuenetik. Data gogoangarria ospatzeko helburuz, omenaldi berezia prestatu dute sanjuandarrek: Bonantzako Santo Kristoren basilikan orain arte irabazitako Kontxako bandera guztiak jarri dituzte ikusgai.
