Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Emakumeok geure eskubideen jabe egiteko" eskola martxan da

Pasaiako Jabetze Eskolan izena emateko epea zabalik da, hilaren 25a arte. Aurtengo eskaintzak ez ditu COVID-19ak eragindako erronkak bazter utzi.

Izen ematea zabalik izango da gaurtik hasi eta hilaren 25a arte.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/09/10

Pasai Donibanen egindako agerraldian Jabetze Eskola-Udazkena 2020 aurkeztu dute Pasaiako Udalak eta herriko emakume elkarteek, elkarlanean. Bilkurarekin bat egin nahi izan dute, aldi berean, Trintxerpeko Topaketa taldeko hainbat kidek. Aurkezpen ekitaldian bina ikastaro eta tailer, hiru talde eta gune bat aurkeztu dituzte. Plangintzaren barne hartu da, halaber, konfinamenduak pasaitar emakumeengan izan dituen askotariko eraginak lantzeko laborategia. Izen ematea zabalik izango da gaurtik hasi eta hilaren 25a arte.

Loreto Osa Euskara eta Gizarte Ekintza zinegotziak udazkeneko ikasturtearen berri eman du: autoestimua, emozioak eta jabekuntza, mindfulness-a, autodefentsa feminista, teknologia berrietan ahalduntzea… izango dira, besteak beste, aurtengo formakuntzen ardatz. Eskaintza guztia, ordutegiak eta bakoitzaren kokalekua kontsulta ditzakezu, hemen klik eginez. Nahiz eta Jabetze Eskolako tailerretan parte hartzea doakoa den, zinegotziak nabarmendu nahi izan du izena ematea derrigorrezkoa dela (inskripziorako eskuorria HAZ bulegoetan edo webgunean eskura daiteke).

Saioa Iraola Berdintasun teknikariak hartu du hitza aurtengo ikasturtearen hiru ardatz nagusien berri emateko:

  • Lehena, eta aurtengo erronka nagusia, Pasaiako emakumeak eta COVID-19a izenekoa (bi laborategi eta lan saio zabal bat).
  • Bigarrena, bizikidetza, elkartasuna eta elkar ezagutza sustatzeko taldea (orotariko emakumeen artean sareak sortzeko xedez).
  • Azkena, betiko ildotik, indarkeriari aurre egiteko, prebentzioa eta autodefentsa; bereziki nerabe eta gazteei zuzendutako tailerra.

Amaitzeko, Izaskun Berbierrek (Bekoz Beko elkarteko kide) Jabetza Eskola osatzen duten emakume elkarteen izenean hitz egin du aurtengo eskaintzak derrigorrezko segurtasun neurriak beteko dituela (gehienez 15 pertsona elkartuko dira) nabarmendu eta Pasaiako emakumeei parte hartzeko deia eginez: “Anima zaitezte, ez etxean gelditu!”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.