Santakrutzen atarian, erantzukizun kolektiboari dei egin dio Lezoko Udalak
Asteburu honetan izatekoak ziren Santakrutzetan arduraz eta errespetuz jokatzeko eskatu du udal gobernuak, 10 lagun baino gehiagoko bilkurak saihestuz eta gainontzeko segurtasun neurriak zainduz.
Asteburu honetan ziren hastekoak Lezoko jaiak, baina Koronabirusak eragindako larritasun egoerak horiek bertan behera uzteko erabakia hartzera bultzatu zuen udala. Hori dela eta, aurten ez da Santakrutzen ospakizun ofizialik izango eta udal gobernuak lezoarrei “erantzunkidetasunez, arduraz eta errespetuz jokatzeko” eskaera egin nahi izan die, besteak beste, 10 lagun baino gehiagoko elkartzeak saihestuz eta indarrean dauden segurtasun neurriak beteaz.