Heike Freireren bisita jasoko du Egiluze ikastetxeak
Filosofia, psikologia, pedagogia eta naturaren zalea da Freire, eta ingurunearen garrantzia aldarrikatzen du irakatsi eta ikasteko prozesuan.
Heike Freire pedagogia berdearen bultzatzaile eta irakaslea izango da hilaren 18an eta 19an Goazen Kanpora! proiektuaren harira. Goazen Kanpora! programa duela hiru urte abiatu zuen Egiluze ikastetxeak. Programa hori, osasunean, naturan eta ongizatean ikastearen aldeko apustua da ikastetxeak berak azaldu duenez, “eta egun gainera, normaltasun berriaren testuinguruan garrantzi berezia hartu du, garapenerako espazio osasungarrien beharra ezinbestekoa baita”.
Filosofia, psikologia, pedagogia eta naturaren zalea da Freire, eta ingurunearen garrantzia aldarrikatzen du irakatsi eta ikasteko prozesuan. Egiluze ikastetxean, hezkuntza aprobetxamendua eta naturaguneaz gozatzea “errealitatea dela” abarmendu dute ikastetxeko arduradunek, “ohikoa da ikasleak berdegunean matematika ikasten edo kanpoko espazioan ilargi faseak azaltzen ikustea”.
Goazen kanpora! etapa guztietako curriculumean txertatutako proiektua da, eta familiek aktiboki parte hartu dutela auzolan proiektuan zehaztu du ikastetxeak, “irakasle taldea aitzindaria izan zen lurraldeko Baso Eskolan gaitutako profesionalen lehen promozioan, eta haien esperientzia prestatzen eta zabaltzen jarraitzen du esperientzia ikastera datozen beste ikastetxe batzuetan”.
Freireren presentzia “pribilegioa eta pizgarria” izango dela dio Mikel Guerrero Agenda 21eko Egiluzeko arduradunak, “gure hezkuntza lana, ideiak eta balioak indartzen eta aberasten jarraitzeko, eta komunitate osoaren ongizatea hobetzeko”.