'Hiru biñaka' kultur zirkuitua etxetik ikusgai da
Kulturabirusaren barruan antolatutako hiru emanaldi bideo-erreportaje batean bildu dituzte. Oiartzungo txokoak sormenez bete zituzten uztailaren 17an.
Izar Aizpuru eta Alaia Gaztelumendi. Kulturabirusaren kultur egitarauaren barruan, Hiru biñaka zirkuitua egin zuten uztailean. Iniziatibak barne hartu dituen emanaldietatik hiru ikusgai daude, orain, Oiartzungo Udalak argitaratutako bideo-erreportajean.
Uztailaren 17an izandako saioak honako artista hauek eskaini zituzten: Izar Aizpuru dantzaria eta Alaia Gaztelumendi ilustratzailea, alde batetik; Eneko Gil dantzaria eta Hatxe musikaria, bestetik; eta Alaia Martin bertsolaria eta Ainara Lasa sortzailea, azkenik.
Uztaileko Hiru biñaka emankizun horiek originalak izan ziren, Kulturabirusa dinamikarako propio sortutakoak.
Osasun krisiak ez zuen Oiartzungo kultura geldiarazi. “Hitzez eta irudiz erakutsi nahiko genuke egoerak aldatzeko daukagun gaitasun kolektiboa”, eta horregatik antolatu zuten Kulturabirusa. Esandakoa egiaztatu zuten pasa den uztailean eta abuztuan.
