Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Puntu ilunik gabeko oinezkoen bideak eskatu ditu Eguzkik

Argiztapen eta mantenu egokia eskatu ditu talde ekologistak oinezkoen joan etorriak eta bizikletaren erabilera sustatzeko Oarsoaldeko lau udalerrietan.

Eguzkik puntu ilun gisa identifikatutako eremuaren argazkia. Argazkia: Eguzki
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/09/14

Oinezkoentzako bide seguru eta egokiak eskatu ditu Eguzkik. Ibilbide horiek, mantenu eta argiztapen egokiarekin mantentzea ezinbestekotzat jo du talde ekologistak oinezkoen joan etorriak eta bizikletaren erabilera sustatzeko. Horri begira, eskaera zehatza egin die Oarsoaldeko lau udalei: “Bidegorriak eta oinezkoentzako bideak egoera onean daudela zaintzeko”. Horien mantenua eta dituzten argiztapen baldintzak ez direla egokiak dio Eguzkik, eta neurriak hartzea eskatu die Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalei. Eskaeraren helburua argia da: “Oinezkoentzat bideak hobetzea eta pasealekuak indartzea”.

Egoera orokorrean hobetu beharrekoa dela nabarmenduta, puntu zehatz bati egin dio erreferentzia Eguzkik puntu ilun gisa: Kaputxinoen Gaina kaleko bide irtenaren azpitik pasatzen den oinezkoentzako pasabidea, GI-636 elkartzen den puntuaren eta Errenteriako Oiartzun Ibaiaren gainetik igarotzen den biaduktoaren artean. Lezo eta Pasai Antxo artean doan pasealekua da, Kaputxinoetako biribilgunea eta Lezokoa zuzenean lotzen dituena Nafarroa etorbidetik eta Errenteriako erdigunetik pasa behar izan gabe.

Hirigunetik isolatutako eremua da, portu barrutiaren mugakidea, eta pasealekua erabat isolatua dago: “Argiztapen gutxi du eta hiri mantenu falta du. Zoladuraren egoera txarra da, belar txarrak ugaritu dira, eta jendeka bertan utzitako edo botatako hondakinak aurkitu daitezke, besteak beste”.

Bertatik pasatzerakoan, oinezkoak halakoak saihesten joan behar dutela azaldu du talde ekologistak, “ustekabe ugari  izateko arriskupean pasatzen dira bertatik”.

Gauez oso jende gutxi ausartzen dela bide hori erabiltzen erantsi du.

Eskaera zehatza egin dio Errenteriako Udalari Eguzkik: Argiak jartzea, hiri mantenu egokia ziurtatzea, eta oinezkoen pasabidea ixten ari den landareria garbitzea”.

Oarsoaldeko gainontzeko hiru udalei ere egin die eskaera talde ekologistak: “Ahalegina egin dezaten eskatzen diegu, herritarren artean segurtasun falta sortzen duten puntu ilunak desagerrarazteko, gure eskualdean oinezkoen joan etorriak eta bizikletaren erabilera sustatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.