'Baga, biga, liga'-ren final handia
Hilaren 26an goizeko 11tan izango da finala.
Biyurrienea gazte oiartzuar taldeak amaiera biribila eman nahi dio Baga, biga, liga egitasmo arrakastatsuari. Antolatzaileek esan dutenez, udarekin batera liga bukatzeko asmoz, datorren hilaren 26an da azken saioa edo finala, 11:00etan.
Bertan 6 talde izango dira: Kuadritx, Maldakuk, Etxekuk, Mokolloak*, Bizi eta Maria Luisa. Horrez gain ligan parte hartu duten beste taldeak ere gerturatzera animatzen dituzte, sariak izango baitira banatzeko.
Biyurrieneak “bihotzez” eskertu ditu parte hartzaile guztiak, “momentu on asko eman baitituzte”. Bitartean, haiek dioten moduan, “Izan biyurri!”.