COVID-19agatik bederatzi kutsatu azken orduetan Oarsoaldean
Lezon ez da positiborik izan azken orduetan txostenaren informazioaren arabera.
Azken orduetan zenbatutako COVID-19 kasuen berri eman du gaurko txostenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horren arabera, bederatzi positibo hauteman dituzte Errenteria-Oreretan, Pasaian, eta Oiartzunen. Lezon ez da positiborik izan azken orduetan txostenaren informazioaren arabera. COVID-19agatik kutsatu gehienak, Errenteria-Oreretan izan dira, zazpi. Pasaian eta Oiartzunen kasu bana hauteman dute azken orduetan.
Hemen sakatu txostena osorik ikusteko.