COVID-19an positibo izan den Jesusen Bihotza egoitzako egoiliar bat hil da
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko datuak ere eguneratu dituzte; azken orduetan egindako PCR probetan Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako bi egoiliar positibo izan dira.
COVID-19an positibo izan zen Gabierrota auzoako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da azken orduetan. Gaur eman du Eider Mendoza foru bozeramaileak heriotzaren berri. Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko datuak ere eguneratu dituzte; azken orduetan egindako PCR probetan Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako bi egoiliar positibo izan dira, eta beste bost Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan.
COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak bost dira: Donostiako Hermano Garate-San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (39), Errenteriako Jesusen Bihotza (17), Donostiako Alai Etxe (8) eta Donostiako Zorroaga (1).