Cristobal Gamon ikastetxeko lau gela itxi dituzte eta ikasleak konfinatu
Familia artean izan dira kutsatzeak, eskola kanpoan, eta momentuz bost ikasle dira COVID-19agatik kutsatutakoak.
Cristobal Gamon ikastetxeko lau gelako ikasleak konfinatuta daude igandeaz geroztik. HHko 4. mailako hiru gela eta LHko 5 gelako ikasleak dira konfinatutakoak. Larunbatean jakinarazi zioten ikastetxe horretako zuzendaritzari bertako ikasle diren bi haur COVID-19gatik positibo izan direla, eta berehala abiatu zuen protokoloa ikastetxeak Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza zinegotziak HITZA-ri.jakinarazi dionez.
Atzo bertan ikasle horiekin harremana izan duten ikasleei PCR probak egin zizkieten ikastetxeko gimnasioan. Proba horietan, beste hiru positibo hauteman dituzte. Familia artean izan da kutsatzea eta eskolatik kanpo, Lopez de Etxezarretak azaldu duenez.
Udalak, bere aldetik, atzo bertan eta behin PCR probak amaitutakoan COVID-19an positibo izan diren ikasleen geletan eta gimnasioan desinfekzio lanak egin zituen.
Lau gela itxi dituzte momentuz, eta horietako ikasleak etxean daude konfinatuta; Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, baliteke datozen orduetan gela gehiago itxi behar izatea.