Ijito herrira hurbiltzeko jardunaldiak antolatu dituzte
Hilaren 17an eta azaroaren 19an egingo dituzte jardunaldiak Reina aretoan, udaleko Kultura Aniztasun Sailaren eta Ijito Institutuaren laguntzarekin.
Ijito herriaren historiaren eta kulturaren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan udaleko Kultur Aniztasun Saila eta Ijito Institutuaren laguntzarekin. Jardunaldi horietako lehena, hilaren 17an izango da (osteguna). Daniela Radu hizkuntza aditua izango da ponente nagusia, eta ijitoen historian zehar bidaia egiteko aukera eskainiko die bertaratzen direnei.
Kultura agrafoa, hau da, ez idatzia, bada ere, mundu osan dago errotuta ijito kultura, herrialde gehienek isilarazi badute ere. Europan 10 eta 12 milioi ijito arteanbizi da; horietatik bi milioi Errumnaian bizi dira, eta Espainiako Estatuan 650.000 inguru. Turkian, Estatu Batuetan, Mexikon, Kolonbian eta Brasilen ere badira.
Antolatutako jardunaldien bidez, ijitoen hizkuntzari buruz zerbait gehiago ezagutzeko aukera izango da, calo hizkuntzari buruz ariko dira eta. Euskal Herrian duen egoera aztertuko dute.
COVID-19aren harira hartutako neurriak direla eta, aretoaren edukiera %50ekoa izango da, maskara, segurtasun distantzia errespetatu beharko da, eta eserita egon beharko dute bertaratzen direnek jardunaldia amaitu arte.
Hurrengo jardunaldia gaiaren gainean, azaroaren 19an egingo dute.