Jesusen Bihotza eta Cristobal Gamongo koronabirus kasuak direla-eta kezka azaldu du PSE-EEk
PSE-EEk herritarrei segurtasun neurriak "zorrozteko" eskatu die, "koronabirusaren hedapena saihesteko".
Gabierrotako Jesusen Bihotza adinekoen egoitza eta Cristobal Gamon ikastetxeko koronabirus kasuak direla-eta kezkatuta azaldu da Errenteriako PSE-EE, eta herritarrei segurtasun neurriak “zorrozteko” eskatu die, “koronabirusaren hedapena saihesteko”.
Kaltetuei zein senideei babesa helarazi die Jose Angel Rofriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak prentsa ohar bidez, baita adinekoen egoitzako zein ikastetxeko langileei ere, “ahalik eta azkarren kontrolpean izatea espero dugu”. Norbanakoen ardura “ezinbestekotzat” jo du eta maskararen erabilera, eskuak garbitzea eta distantzia fisikoaren garrantzia nabarmendu ditu.