Lezoko udazkeneko kultur agenda aurkeztu dute
Udazken honetan haurren eta helduen arte eszenikoa izango dira ardatz. Lezoko kaleak antzerkiz, musikaz eta dantzaz josiko dituzte.
Lezoko Udalak adierazi du udazkenean ere kulturarekiko apustua berretsi nahi duela, Koronabirusak sektore honetan eragindako kalteei aurre egiten ahalegintzeko. Badira bertan behera gelditu behar izan diren hainbat ekitaldi, haien artean zinema, literatura solasaldiak eta haurrentzako ipuin kontaketak.
Gauzak horrela, udal gobernuak haurren eta helduen arte eszenikoari heldu nahi izan die udazken honetan. Programari hasiera emango zaio urriaren 4an (igandea), La Celestina antzerkiarekin. Informazio guztia kontsulta dezakezu Lezoko Udalaren webgunean.