Lezon eta Pasaian, COVID-19 kasuak nabarmen gora
Atzo, COVID-19agatik hamar kutsatu gehiago atzeman ziren Pasaian, eta bost Lezon. Errenteria-Oreretan apaltzen ari da gorakada, sei infektaturekin.
Atzoko (asteazkena) datuen arabera, Pasaian COVID-19agatik hamar kutsatu gehiago daude (zortzi Antxoko anbulatorioa osasun eremutzat dutenak, besteak San Pedro-Trintxerpekoak), eta beste bost Lezon. Nabarmen egin dute gora kutsatuek bi herri horietan. Errenteria-Oreretako erien gorakada apaldu egin da, sei gehiagorekin. Oiartzunen, herenegun bezala, ez zen kutsaturik izan.
Pasaian, azken zazpi egunetan, 33 pertsonatan hazi da koronabirusagatik gaixotu direnen kopurua.
Osasun Sailak atzoko eta beste egunetako hainbat daturekin txostena zabaldu du gaur. Beheko estekaren bitartez osotasunean lor daiteke.