COVID-19an positibo izan diren lau egoiliar hil dira Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan aste honetan.
Eusko Label Ligara igotzeko play-offa izango du jokoan San Pedrok asteburuan. Zarautz, Pedreña, Ares eta Samertolameu izango ditu aurrean.
'Madalen' trainerua Euskotren Ligara igotzeko play-offean izango da, Hondarribiarekin, Tolosaldearekin eta Caborekin batera.
Leher eginda eta baliabiderik gabe. Horrela daude osasungintza publikoan ari diren langileak eta gaur kalera atera dute haserre eta neke hori herritarrekin batera.
Bigarren urtea dute elkarrekin Artola eta Belintxon dantzariek euskal dantzako bikotetako txapelketetan. Lau aldiz parte hartu dute, eta hirutan izan dira garaile. Urteko hitzordu nagusia Seguran dute, Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Pasaiako Jabetze Eskolak herriko emakumeek konfinamenduan zehar bizi izan duten errealitatea lantzeko laborategiak barne hartu ditu aurten. Gune horren gidariak saio horien garrantziaz aritu dira.
AHTaren merkantzietarako saihesbidearen proiektuaren fase informatiboa pasatu berri da. Oposizioaren arabera, kalte handiak sortuko ditu linea bat egiteak.
Une honetan COVID-19arekin kutsatutako 16 egoiliar dira Jesusen Bihotza egoitzan.
Amonei aitortza egin diote sorkuntzatik Ainhoa Redondo ilustratzaileak eta Saioa Matxain moda diseinatzaileak. ‘Oroimin’ proiektua abiatu dute, eta arrain saltzaileen estanpazioarekin jantziak sortzea izan da lehen urratsa .
Koronabirusagatik ekainean izatekoa zen dantza jaialdiaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zen. Azkenean, urriaren 1etik 4ra egitea aurreikusi da.
Pasaiako Musika Fundazio Publikoak hilaren 23an hasiko du 2020/2021 ikasturte berria. Oraindik izena eman daitekeela iragarri dute.
Goizaldeko ordu biak aldera deia jaso dute ertzain etxean Iztieta auzoan hainbat pertsonen arteko liskarraren berri ematen.
Pasaiako Udalak iragarri du COVID-19ak eragindako galera ekonomikoak arintzeko gehienez 1.000 eurokoa izango den laguntza eskainiko diela sektoreko langileei. Eskaerak urriaren 30a arte aurkez daitezke.
Astelehenean zabalduko dute liburutegian antolatutako ekintza sortan izena emateko epea. Urritik aurrera jarriko dituzte martxan tailer guztiak, haurrei eta helduei begira, egungo egoerara moldatu eta talde txikiagoetan.
Lezoko Badian Bizi taldeak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, ekintzaile lezoarrari "babesa emateko eta egoera salatzeko".
Udazkenean hiru saio antolatu dituzte. Eguraldi ona eginez gero, Arizmendi-eneko parkean egingo dute kontzertua. 80 sarrera jarriko dituzte.
Osasun Sailak emandako datuen arabera Errenterian eta Pasaian gaixo gehiago zenbatu dira. Oiartzunen eta Lezon ez da kutsaturik izan.
Pilota elkarteak martxa hartuta dabiltza honez gero, eta asteburuan partida dezente jokatuko dituzte, Oiartzunen zein kanpoan.
Hirurak positibo izan ziren COVID-19an. Heriotza horiek guztiak aste honetan izan dira, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, zehazki.