55 COVID-19 positibo hauteman dituzte asteburuan Oarsoaldean
Positibo horietatik gehienak Errenteria-Oreretan eta Pasaian izan dira, hogeita lau eta hamazazpi, hurrenez hurren.
Gaur zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken hiru egunean COVID-19an izan diren positiboen datuak. Txosten horren arabera, azken 72 orduetan COVID-19agatik kutsatutako 55 lagun hauteman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Positibo horietatik gehienak Errenteria-Oreretan izan dira, 24 zehazki: Ostiralean bederatzi positibo izan ziren egindako PCR proben artean; larunbatean, zortzi; eta atzo, berriz, zazpi.
Pasaiak hurbiletik jarraitzen du kopuru hori, izan ere, bertan hamazazpi positibo zenbatu dituzte azken hiru egunetan: zortzi ostiralean; zazpi larunbatean; eta bi atzo. Lezo da hurrena positibo kopuruari erreparatuta zerrenda horretan. Bertan, hamabi positibo hauteman dituzte ostirala eta larunbata artean, zazpi eta bost kasu, hurrenez hurren.
Oiartzunen bi izan dira positiboak, kasu bana izan da ostiralean eta igandean.
Osasun Sailaren txosten osoa, hemen kontsulta daiteke.