Lezo Herri Eskolako gela bat itxi dute COVID-19 kasu batengatik
Positiboa konfirmatu bezain pronto protokoloa martxan jarri du ikastetxeak Osakidetzak adierazitako neurriak ezarrita.
Lezo Herri Eskolako ikasle bat positiboa izan da COVID-19an eta gaur bertan gela bat itxi eta konfinatu egin dituzte ikaskideak eta heldu hezitzaileak. Positiboa konfirmatu bezain pronto protokoloa martxan jarri du ikastetxeak Osakidetzak adierazitako neurriak ezarrita.
Positiboa izan den ikaslearen kontaktu estuei ere, jarraipen zuzena ari zaiela egiten osasun arduradunen aldetik jakinarazi dute.
Familia guztiei eman die egoeraren berri Lezo Herri Eskolak, eta etxealdiko gelakideen beharrezkoa den jarraipen emozionala zein akademikoa egiten ari dela azaldu dute; ikasleak ere ari da informatzen ikastetxea, adinari egokitutako azalpenen bidez, eta egoera lanketarako erabiltzen ari direla ere azaldu dute, “erantzukizun partekatuaren garrantzia balioan jarriaz”.
Esker on mezua helarazi diete hezkuntza komunitate hori osatzen duten familiei, “azaltzen ari diren ulerkortasuna eta laguntzagatik”.