COVID-19agatik hamar kutsatu gehiago Oarsoaldean
COVID-19agatik hamar kutsatu gehiago Oarsoaldean, atzoko datuen arabera. Horietatik sei Errenteria-Oreretakoak dira, eta bina Pasaia nahiz Lezokoak.
Atzoko datua: Oarsoaldean koronabirusagatik hamar kutsatu gehiago daude. Horietatik sei Errenteria-Oreretakoak dira, eta bina Pasaia eta Lezokoak. Oiartzunen ez da infektatu gehiagorik izan.
Azken zazpi egunetako kutsatu kopuruari dagokionez, datuak deigarriak dira: 56 pertsonatan hazi da erien kopurua Errenteria-Oreretan, 34tan Pasaian, 22tan Lezon, eta bitan Oiartzunen.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko eta aurreko egunetako datuak, txosten bidez. Hori osotasunean ikusteko joan beheko estekara.