Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirolerako zein aisialdirako estalki berria du Beraungo Estadioak

Beraungo estadioa hobetzeko eta kirolariei, zein herritarrei oro har eremu egokia eskaintzeko obrak egiten ari dira hainbat fasetan. Lehenengo faseak, atletismo pistaren zati bat estaltzea zuen helburua. Lan horiek amaituta, atletismo pistaren mendebaldeko kurban estalkia jarri du udalak, eta horrela estalitako 1.560 metro koadroko eremu bat sortu.

Del Amo, Gartzia, Romero eta Palencia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/24

Mikel Odriozola Estadioa hobetzeko eta kirolariei zein herritarrei oro har eremu egokia eskaintzeko obrak egiten ari dira hainbat fasetan. Lehenengo faseak, atletismo pistaren zati bat estaltzea zuen helburua. Lan horiek amaituta, atletismo pistaren mendebaldeko kurban estalkia jarri du udalak, eta horrela estalitako 1.560 metro koadroko eremu bat sortu. Estalki horrek euri egunetan atletismoa teilatupean egiteko aukera eskainiko die kirolariei, baita eremu estali bat izatea paseorako edo kirolerako ikasle zein herritarrei.

Gaur azaldu dute lehenengo fasearen emaitza estadioan bertan egindako agerraldian Maite Gartzia Kiroletako zinegotziak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak, eta Dana Romero Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideak.

Estadioan aurreikusitako obra handia dela nabarmendu du Gartziak, eta gaur aurkeztu dutena obra osoaren lehenengo fasea dela: “Bederatzi hilabete behar izan dira estalkia amaitzeko, baina dagoeneko amaituta dago eta kirolariek zein herritarrek gozatzea dute. Estadioa jende askok erabiltzen du, futbol taldeez eta EATz gain, erabiltzaile ugari bertaratzen dira paseo osasungarriak egitera. Estalkiarekin euri egunetan lehorrean ibiltzeko aukera emango diegu”. Ikasleek ere baliatuko dute espazioa Gartziak azaldu duenez: “Koronabirusa dela-eta ikastetxeek espazioak eskatu dizkiote udalari ikasleekin egoteko, eta Koldo Mitxelena institutukoak zein Bizaraingoak bertan aritzen dira”.

Erabilera askotarikoa izan bada orain arte, estalkiarekin, erabilera hori areagotuko da, euri egunetan ere lehorretik aritzea eskainiko duelako.

Eneko del Amok eman ditu lanen gaineko zehaztapen teknikoak: “Iazko abenduan hasi ziren lanak eta bederatzi hilabete behar izan dira amaitzeko, tartean COVID-19aren osasun larrialdiak eragina izan duelako. Estalkiaren egitura metalikoa da, eta altzairuzko zutabe eta zertxak ditu. Estalki bera zein albo-hegalak polikarbonato plakekin egin dituzte. Barruko altuera librea zazpi metrokoa da”.

720.180,61 euroko inbertsioa egin du udalak lehenengo fasea egiteko. Foru aldundiaren diru laguntza izan du horretarako. Del Amok nabarmendu du kirolarientzat urratsa dela estalkia, baina baita herritarrentzat ere, “COVID-19aren testuinguru honetan aukera bat gehiago da eta horren harira erabilera ordua zabaldu da, 09:00etatik 22:00eara dago zabalik estadioa”.

Isaac Palenciak nabarmendu du kirol ekipamenduen plana martxan jarri zuela aldundiak 2017. urtean, eta horri begira 10,6 milioi euroko diru zatia aurreikusi zuela Gipuzkoa osorako. “Lan hau horren barruan kokatu behar da. 420.000 euroko diru laguntza bideratu du bi laguntzen bidez aldundiak estadioaren lanetara”.

Beraungo estadioarena berezia dela esan du, bestalde. “Kirol diziplina askori erantzuteaz gain, auzo bati zerbitzua emango diolako, baita norbanako gisa kirola egitera hurbiltzen direnei”.

Ondoren, bigarren fasea

Gaur aurkeztu dutena estadioan egingo duten obra handiaren lehenengo fasea dela zehaztu du Gartziak eta hurrengo fasean aurreikusita dauden lanen berri eman du. Horretan, atletismo pista osorik berrituko du udalak, eta futbol zelaia mugitu eta berrituko dute beste zelai txikiagoa sortzeko gaur egungo handiaz gain, “lan horiek udan egin behar genituen baina COVID-19ak eraginda atzeratu egin behar izan ditugu. Ezinezkoa zen orain ekitea lan horiei, kirol eskaera handia dugulako herrian eta ez dugulako beste azpiegitura nahikoa handirik horiei erantzun ahal izateko. Bigarren fase hori beraz, datorren urteko udan hasiko dugu”. Bigarren fase horretan lanak egiteko aldundiaren diru laguntza jasoko dute, lehenengoan bezala.

Pozez hartu dute estalkia Errenteria Atletismo Taldekoek Dana Romerok azaldu duenez, “euritan zaila egiten zitzaigun koordinatzea taldean ditugun kirolari guztiak, helduak xira jarrita euripean eta eskolakoak berriz, Bizarain ikastetxeko gune estalira eramaten genituen, eta running taldekoak beste leku batean. Estalkiak aukera emango digu gaur egun egoerari lotutako segurtasun eta osasun neurriak bermatuta lehorrean entrenatzeko hiru talde batera”.

Beraungo Estadioko atletismo pistan jarritako estalkia “asmakizuna” dela esan du Jexux Mari Ertzibengoa Kiroletako teknikariak, “atletismo pistak estaliak edo irekiak izaten dira; honek bi aukerak ditu eta herriarentzat ekarpen izugarria da. Instalazioari bizitza izugarria emango dio estalki honek, kirolariez gain, ikasleek eta herritarrek erabiltzea dutelako”.

Gipuzkoan bertan, baina hortik kanpo ere halako estalkia duen atletismo pistarik ez dagoela nabarmendu du Ertzibengoak, “aitzindariak izan gara honetan, eta uste dut herri batek baino gehiagok hartuko duela gure eredua. Izan ere, estalki txikiagoak badira, Ordizian kasu, baina gure herrikoaren tamainakorik ez”. Horren harira zehaztapen gehiago eman ditu Romerok, “estalkipean sei kale ditugu 100 metrokoak, eta asmoa da luzera jauzirako eremu bat jartzea 20 metrokoa, gutxienez entrenatzeko aukera emango diguna. 60 metroko hiru kale ere jarriko dira estalitako eremuan, esprintak lantzeko. Eremu benetan interesgarria izan da”.

Proiektua lantzeko garaian gakoa izan dela kirol eragileen iritzia aintzat hartzea esan du Gartziak, “halako ezaugarriak kontuan hartu direlako, beraiek ez dute espazioa diseinatu, baina bai esan dute zer izan behar zen kontuan”.

Herritarrei deia egin diete Gartziak eta del Amok, “instalazioa zabalik dago egun osoan herritarrentzat, bertaratzera animatzen ditugu eta eremu berri hau baliatzera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.