Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

COVID-19aren eragina batzorde zabal bidez kudeatzeko EH Bilduren proposamena baztertu egin dute EAJk eta PSE-EEk

Mozio bidez aurkeztu zuen koalizioak proposamena joan den osteguneko udalbatzarrean. Gobernu taldeari erabakia berriz ere pentsatzeko eskatu diote.

Lezoko EH Bilduko zinegotziak, artxiboko irudian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/09/28

Joan den ostegunean udalbatzarrera bildu ziren Lezoko udalbatza osatzen dute hamahiru zinegotziak. Puntuen artean aztergai EH Bilduren mozio bat: COVID-19ak sortutako krisia kudeatzeko sektore arteko batzordea sortzea eskatzen zuen mozioaren testuak. EH Bilduko sei zinegotziek euren proposamenaren alde egin zuten (sei boto); EAJkoek (sei boto) eta PSE-EEkoak (bat) kontra. Beraz, mozioa ez zen aurrera atera eta herriak ez du izango COVID-19ari aurre egiteko eragile eta sektoreen arteko batzordea. Koalizioko kideen irudiko beharrezkoa da batzordea sortzea.

EH Bilduren ustez, modu komunitarioan aurre egin behar zaio bizi den osasun egoerari. Mozioa ez onartzeak haien ideia ez du aldarazi; kontra, berriz ere deia egin diete EAJri eta PSE-EEri berriz ere pentsa dezatela horri eustea, “iritziz aldatzen badute, gure prestutasun osoa dutela adierazi nahi dugu. Konbentzituta gaude modu komunitarioan arituz gero lortuko dugula larrialdi egoera honetatik ongien ateratzea”.

Ez zen lehen aldia ostegunekoa koalizioak tankera honetako proposamen bat egiten zuena. Oroitarazi dute pandemiaren hasieran (martxoan) elkarlanetik tira egiteko proposamena aurkeztu ziela gobernu taldekoei. Orduko hartan, lehen ezezkoa jaso zuten.  Ostegunean, bigarrena.

EH Bilduren intentzioa, batzordeaz ari denean, herriko hainbat eragileren (Lezoko osasun zentroak, hezkuntzakoak, ostalariak eta merkatariak) eta udaleko hainbat sailren (gizarte zerbitzuetakoak, eta beharrezkoak diren guztiak) arteko iritzi, esperientzia eta jakituria partekatuko litzatekeen mahai iraunkorra sortzea da. Udaleko talde politikoen ordezkariak ere leudeke hor. “Batzordearen ardura litzateke, osasun larrialdiak dirauen bitartean horren gaineko erabaki guztiak adostea”, diote ezker abertzalekoek.

Larrialdi egoera osasunetik harago doala baieztatu dute koaliziokideek, alor sozial eta ekonomikoan ere izaten ari den eragina nabarmendu dute. Eta asteek aurrera egin ahala COVID-19aren gaineko geroz eta informazio gehiago badago ere, oraindik ere birusaren bidea ezezaguna dela deritzote: “Horregatik, egoera ezezagun, aldakor eta larri honen aurrean ahalik eta hobekien erantzuteko, eremu askotako eragileen jakintza eta esperientzia oso garrantzitsua litzatekeela uste dugu”. Horiek pilatzeko sektore arteko batzordearen aldeko apustua berretsi egin dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.