Ostiraletik igandera 40 positibo COVID-19agatik Oarsoaldean
Aurreko asteburuarekin (hilaren 18tik 20rakoa) alderatuta, positibo gutxiago izan dira Oarsoaldeko lau herrietan. Beheranzko joera nabari da.
Osasun Sailak asteburuan izan diren COVID-19 kasuen berri eman du gaur. Oarsoaldeari dagokionez, Errenteria-Oreretan 27 gehiago pilatu dituzte, 8 Pasaian, hiru Oiartzunen eta bi Lezon. Aurreko asteburuan (hilaren 18tik 20ra) 55 izan ziren eskualdean positiboak. Beraz, kopuru horrek behera egin du asteburutik asteburura.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du azken datu horiekin txostena. Horren berri izateko, egin klik beheko estekan: