Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo udalbatzak, aho batez

Oiartzungo udalbatzako alderdi guztiek baiezkoa eman diote Euskaraldiarekin bat egiteko proposamenari. Kanpo eta barne ariguneak sortzeko konpromisoa ere hartu du udalak.

Atzo izan zen ohiko udalbatzarrean Euskaraldiarekin bat egin zuen Oiartzungo udalbatzak.
Atzo izan zen ohiko udalbatzarrean Euskaraldiarekin bat egin zuen Oiartzungo udalbatzak, aho batez; udalak iragarri zuen entitate gisa parte hartuko duela azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldian. Ildo horretan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) adierazpen instituzionala bere egin zuten Oiartzungo udalbatzarra osatzen duten bi alderdiek; kanpo eta barne ariguneak sortzeko konpromisoa ere hartu zuen herriko gobernuak, eta langileei formazioa ematekoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.