Atzo arratsaldean paperezko bi edukiontziri su eman izana leporatuta atxilotu dute antxotarra. Sutan zeuden hainbat kartoi sartu zituen kontainerretan. Ertzaintzak hirugarren bat erretzea galarazi zuen.
Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta hezkuntza lelopean antolatu dituzte aurten Ondarearen Europako Jardunaldiak eta horien barruan, hitzaldi, mahai inguru eta bisita gidatu bana egingo dituzte Errenteria-Oreretan.
Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.
Oiartzunen hirugarren aldiz antolatu dute hika ikastaroa. Hikaz aritu nahi duen edonorentzako dago irekita. Herriko hizkera indartu nahi dute hirugarren saioan.
Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioak herria sormenez blaituko du asteburu honetan. Oholtza eta doinuak behar berrietara egokitzea, baina, ez da lan makala izan bi antxotarrentzat.
Teknologiak Errenterian izan duen rola aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Iraganaz hausnartuta, herri bizigarriak eraikitzeko gakoak emango dituzte.
Errenteria-Oreretan sei positibo hauteman dituzte.
Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen, eta egun 40 bazkide ditu 8 eta 75 urte bitartekoak. Entrenamenduak, Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan egiten dituzte.
Argazki bidez eskatuko dute euskal errepresaliatuen etxeratzea, konponbidean, bakean eta elkarbizitzan urratsa aurrera egiteko ezinbestekoa baita preso eta iheslarien korapiloa askatzea dinamikak behin baino gehiagotan adierazi duenez.