Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Hogei familia etxetik irtenarazi dituzte Trintxerpen, egitura-kalteengatik

Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.

Orain dela 16 urte pitzadura berdinengatik ere arazoak egon ziren eraikinean. Artxibo irudia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/02

Trintxerpeko Jaizkibel kaleko 9 eta 11 atariak hustu behar izan dituzte bi eraikinek komunean duten egituran atzeman diren kalteengatik; guztira 20 familia irtenarazi dituzte euren etxeetatik, Pasaiako Udaltzaingoak iragarri du teknikariek lanean dihardutela: “Segurtasuna berma ote daitekeen ziurtatu beharra dago, teknikariak bilduta daude baina oraindik ez dakigu noiz bueltatu ahal izango diren familiak etxera”.

Astelehenean hustu zituzten etxebizitzak lehen aldiz, eraikineko lehen solairuan dagoen supermerkatuko langileek pitzadura baten berri eman ziotenean udaltzaingoari; teknikariek erabaki zuten segurtasun lanak gauzatu arte bizilagunek etxea utzi beharko zutela. Zutabeko pitzadurak berehala habetu eta egun hartan bertan bueltatu ahal izan ziren trintxerpetarrak euren etxeetara: “Teknikariek burututako txostenak adierazi zuen segurtasuna bermatuta zegoela”, adierazi du udaltzaingoak.

Atzoko egunean, baina, eraikinaren egituraren egonkortasunaren gainean zalantzak berpiztu ziren eta beheko establezimenduak kontratatutako arkitektoak adierazi zuen egitura ez zela segurua. Horren aurrean, gaueko 21:00ak inguruan bizilagunei adierazi zitzaien ezinbestean etxeak hustu beharko zituztela, noiz arte jakin gabe. Senide edo lagunen etxera joan ezin izan zirenei emergentziazko zerbitzuek eman zieten ostatu, nahiz eta argi utzi duten gau baterako neurria izango dela hori.

Bizilagunek euren ezinegona adierazi dute, batik bat, ezjakintasunagatik. Gainera, orain dela 16 urte antzeko arazo bat egon zen eraikinean eta orduan behean zegoen Kutxaren lokalean zutabe guztiak sendotu zituzten, goiko etxeen ‘gainkarga’ izan zitekeenari eutsi ahal izateko. Antza denez, orduan gauzatutako lanak ez dira aski izan urteekin nabarmenagoa egin den pitzadura eteteko.

Udaltzaingoaren patruila 24 orduz
Bi atarietara sarbidea galarazteko Pasaiako Udaltzaingoaren patruila bat dago orain Jaizkibel kalean, 24 orduz. Bizilagunak “momentu puntualetan” sartu ahal izango dira euren etxeetara, banan-banan betiere, eta ahalik eta denbora laburrena igaroz barruan: “Guk herritarren segurtasuna bermatu behar dugu”, nabarmendu nahi izan dute segurtasun agintariek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.