Pasaia, Lezo eta Oiartzunen COVID-19 positiborik ez azken orduetan
Errenteria-Oreretan sei positibo hauteman dituzte.
Oarsoaldean sei COVID-19 positibo hauteman dituzte azken orduetan, guztiak, Errenteria-Oreretan. Kasuen beherakada nabarmena izan da azken orduetan eskualdean, kontuan izanda, Pasaian 11 positibo zenbatu zituztela atzo. Lezo, Pasaia eta Oiartzunen, beraz, positiborik ez Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen eguneko txostenaren arabera.
Asteburuan ez du herrikako daturik emango Osasun Sailak, eta astelehenean zabalduko du berriro ere txostena herriz herri hauteman dituzten kasuen berri emateko.
Txosten osoa, hemen kontsulta daiteke.