42 COVID-19 positibo hauteman dituzte asteburuan Oarsoaldean
Astebetean (Irailaren 28tik urriaren 4ra) 153 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean.
Asteburuan hauteman dituen COVID-19 positiboak biltzen dituen txostena zabaldu du osasun Sailak. Herriz herri ez ditu asteburuan datu horiek zabaltzen, eta gaur, azken 72 ordutan zenbatutako positiboak herrika bildu ditu txosten horretan. Azken datu horien arabera, ostiraletik igande gauerdira 42 kutsatu zenbatu dituzte Oarsoaldeko lau udalerrietan. Horietatik 26 Errenteria-Oreretan izan dira; 11 Pasaian; hiru Lezon; eta bi Oiartzunen.
Egunez egun 11 zenbatu zituzten Errenteria-Oreretan ostiralean, bederatzi larunbatean, eta sei atzo. Lezon, bi positibo hauteman zituzten ostiralean, eta bat larunbatean; azto kasurik ez zen izan txostenaren arabera. Pasaian, bost, bi eta lau, ostiral, larunbat eta igandean, hurrenez hurren; eta Oiartzunen, berriz, bana ostiralean eta igandean.
Astebetean (Irailaren 28tik urriaren 4ra) 153 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean; 59 Errenteria-Oreretan, 25 Pasaian, 11 Oiartzunen eta zortzi Lezon.
Osasun Sailaren txostena hemen irakurri daiteke osorik.