Lau Haizetara Euskaltzaleon Elkarteak elkartasun hori puntuala baino, egonkorra egin nahi du, eta horrela, hilean behin, lehenengo asteartearekin janari bilketa egingo du Zaporeak elkartearekin koordinatuta Moriako kanpalekura bidaltzeko.
Orain Herria taldeak itxialdiak bi herrietan utzi duen egoera sozioekonomikoa zein den aztertu du. Lan egin ez duten gehienak hirugarren sektorekoak izan dira. Bizilagunek badakite krisiak aberatsak dirudunago egin dituela.
EH Bilduk egindako adierazpenei erantzun die udal gobernu sozialistak: "Bilduk bere eraginkortasun falta ezkutatu nahi du, inolako funtsik gabeko akusazioak eginez". Aguayoren hitzengatik barkamena eskatu du PSE-EEk.
Astebetean (Irailaren 28tik urriaren 4ra) 153 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean.
Politikari eta erakundeei eskaera zehatza, beste behin ere, berma ditzatela beharrezkoak diren politika publikoak eta baliabideak adinekoek ez dezaten pobrezian bizi behar, emakume alargunek izan dezaten bizitzeko lain emango dien pentsioa, zaharren egoitzetan arreta egokia izan dezaten bitartekoak eta pertsonala bermatzea baita osasungintza publikoan ere.
Hilaren 19an hasiko da udal ludotekaren 2020/2021 ikasturtea. Ikasketa zikloka antolatuko dituzte burbuilak, gehienez hamahiru haurreko taldetan.
Pasai Antxoko Kexaldi Kultur Elkarteko arduradunek adierazi dute pandemia dela eta, ez dela oraingoz ikastarorik eskainiko lokalean.
Hitzen Lihoa iniziatibak irudimena erabiltzera animatu ditu oiartzuarrak, Hizteria Kolektiboa proposamenarekin. Hitzak asmatzera animatu dituzte.
Taldekako kirol federatua bueltatu da asteburuan. Oiartzungo taldeen artean, saskibaloi taldekoak itzuli dira kantxara.
Oztopo guztien gainetik lortu dute Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa ospatzea. Aurten, nahiz eta jende gutxiago bildu, espero zen arrakasta lortu du dantzak; sarrerak berehala amaitu ziren.
Zortzi norgehiagoka jokatu dituzte Oiartzungo pilotariek. Horietako seitan nagusitu dira. Balantze positiboa duen lehen astea da.
Meategiak bisitatzeko urriko eta azaroko ordutegien berri eman dute. Datorren astelehenean tren berdea joateko aukera egongo da.