Saskilagunek arerioa jipoituz hasi dute denboraldia

Taldekako kirol federatua bueltatu da asteburuan. Oiartzungo taldeen artean, saskibaloi taldekoak itzuli dira kantxara.

saskilagunak 2020Taldekako kirol federatuko denboraldia asteburu honetan hasi da. Oiartzungo Saskilagunak izan dira lehiatzen hasteko ohorea izan dutenak, Gipuzkoako Bigarren Mailan. Elorsoro kiroldegian Antigua-Luberriren bisita jaso zuen larunbat arratsaldean. Jipoi handia eman zieten donostiarrei: 31 puntuko aldeagatik nagusitu ziren oiartzuarrak (67-36).

Futbol taldeak hilaren 18ko asteburuan hasiko dira lehiaketa ofizialean. Bitartean, baina lagun arteko partidak jokatzen ari dira. Asteburuan talde guztiek jokatu dituzte lagun artekoak, eta nabarmenena emakumeen lehen taldeak jokatutakoa izan da.

Euskal Herria Kopako partida jokatu zuten Karla Lekuonan, Osasunaren bisita jasota. Bina berdindu zuten bi taldeek. Penaltietan 3-5 nagusitu zen Osasuna, eta txapelketa horretan aurrera egiteko txartela lortu dute nafarrek modu horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.