Ez da ikastarorik izango Kexaldi Kultur Elkartean, oraingoz
Pasai Antxoko Kexaldi Kultur Elkarteko arduradunek adierazi dute pandemia dela eta, ez dela oraingoz ikastarorik eskainiko lokalean.
Pasai Antxoko Axular plazan dagoen Kexaldi Kultur Elkarteak hainbat ikastaro eskaini ohi ditu urtean zehar, gehienbat eskulanei zuzendutakoak (kristala eta egurra lantzeko, olioan margotzeko… besteak beste). Aurtengo ikasturtean, baina, pandemiak eragindako osasun larrialdia dela medio, arduradunek iragarri dute ez dela oraingoz ikastarorik eskainiko: “Normaltasunera lehenbailehen itzultzea espero dugu”.