Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Lezo eta Pasaiako langileei konfinamenduak nola eragin dien aztertzeko inkesta egin dute

Orain Herria taldeak itxialdiak bi herrietan utzi duen egoera sozioekonomikoa zein den aztertu du. Lan egin ez duten gehienak hirugarren sektorekoak izan dira. Bizilagunek badakite krisiak aberatsak dirudunago egin dituela.

Artxibo irudia.
Olaia Gerendiain
Lezo,Pasaia
2020/10/05

Orain Herria bizilagun taldeak (Donibane eta Lezoko herritarrek sortutakoa) azterketa bat burutu du Pasaia eta Lezon, COVID-19ak eragindako itxialdiaren ostean, herrietako egoera sozioekonomikoa zein den ezagutzeko asmoz. Atera duten ondorio nagusietako bat da jendeak kutsatzeko beldurra duela, hainbestekoa da non hainbat eta hainbat biztanlek, ideia horrek izututa, inkestari erantzuteari ere uko egin zioten. Dena den, kideek osasun eta segurtasun neurriak betetzen zituztela ikusita, beste herritar askok (700 inguru) parte hartzea erabaki zuten eta honakoak izan dira bildutako ondorio nagusiak:

  • Langile gehienak ez dira eten. Pasaia nahiz Lezoko biztanle gehienek (ia %68a) lanean jarraitu zuten itxialdiaren hasieran. Martxoaren 30etik apirilaren 13ra bitarte, ekoizpena erabat geldiarazi behar izan zenean, ere, gehienek euren ohiko lantokira joan behar izan zuten.
  • Lana eten dutenak hirugarren sektorekoak izan dira. Itxialdian zehar ohiko lantokira joan izan ezin direnen gehiengoa hirugarren sektoreko langileak izan ziren (turismoa, ostalaritza…).
  • Osasun neurriak ez dira denentzat izan. Lanera joan ziren langile horien %59ak adierazi du beharrezko osasun eta segurtasun neurriak bermatu zitzaizkiela lantokian, %41arentzat, baina, ez zen berdina gertatu. Dena den, Orain Herria taldeak nabarmendu nahi izan du lehen kasuan ere, enpresak langileei eman ez zien materiala (edo itxialdi osoa igarotzeko aski izan ez zena) herritarrek euren dirutik ordaindu behar izan zutela.
  • Heren batek ABEEa jasan zuen. Inkestatutakoen %32ak lan egiteari utzi eta Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientearen poltsan sartu zituzten. Esan bezala, haietako gehienak hirugarren sektoreko langileak izan ziren.
  • Denek ez dute ABEEa osorik kobratu. ABEEan zeuden horien ia %23ak ez zuen lansaria osorik kobratu.
  • Herritarrak ez daude asebete erakundeen kudeaketarekin. Agintean dauden erakundeen balorazio orokorra egitea eskatu zitzaienean, parte hartzaileen ehuneko ia 78ak erantzun zuen ez zegoela konforme egoeraren aurrean egin zen kudeaketa politikoarekin. Gainontzekoen artean gehien errepikatu zen esaldia “Ahal izan dutena egin dute” izan zen.
  • Aberatsak aberatsago egin direla badakite. Oarsoaldeko bi herrietako gehienek adierazi dute badakitela konfinamenduan zehar aberatsek euren aberastasuna handitu zutela (Forbeseko datuen arabera Espainiako aberatsenek %16an handitu zuten euren ondasuna itxialdian zehar). Krisiak “aberats direnak aberasteko” daudela errepikatu dute askok.
  • Egoerak okerrera egin duela argi dute. Erantzunen %86ak dio konfinamenduaren ostean gizartearen egoera sozioekonomikoak, oro har, okerrera egin duela. Inkestaren arduradunek nabarmendu dute erantzun hori egoeraren larritasunaren isla dela: “Ikus dezakegu ehunekoa oso altua dela, hau da, konfinamenduak Pasaia eta Lezoko bizilagunei eragin diela ondoriozta dezakegu, eta asko gainera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.