Atzoko datua: Lezon eta Pasaian COVID-19 positiborik ez, Oiartzunen bakarra
Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, atzo Errenteria-Oreretan zazpi kutsatu gehiago atzeman ziren. Beherantz doa koronabirusaren eragina.
Azken egunetako datuen arabera, Oarsoaldean COVID-19 izaten ari den eragina lausotzen ari da. Atzoko datuak horren adibide: Pasaian eta Lezon ez zen kutsaturik izan, bakarra Oiartzunen eta zazpi Errenteria-Oreretan. Orotara zortzi infektatu Oarsoaldean.
Osasun Sailak atzoko datuen berri gaur eman du. Horretarako txostena argitaratu du, atzoko zein aurreko egunetako datuekin. Hori osotasunean ikusteko klik egin beheko estekan: