Lezoko herri batzordean bilera eta entitateen argazkia, ostegunean
Bilera 16:45ean da Oroitzene AEKn. Ordubete geroago entitateen argazkia egingo dute. Izena eman duten eragileei agertzeko eskatu diete.
Lezoko Euskaraldia itxura hartzen ari da apurka. Ostegun honetan (hilaren 8an), batzarra egingo dute berriz ere, euskararen erabilera indartzeko ariketa kolektiboa mamiz betetzen jarraitzeko. Oroitzene AEKn da bilkura, 16:45ean. Ordubete geroago, 17:45ean, izena eman duten entitateei dei egin diete argazkia atera dezaten.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Entitateetan (taldeak, eragileak, enpresak…) jarri dute aurtengoan indar berezia antolatzaileek, horietan ariguneak sortzeko deia eginez. Lezon ere izan dira entitate bezala izena eman dutenak.
Entitateen izena emateko epea bukatu egin zen. Orain, norbanakoen txanda da.