COVID-19agatik hamazazpi kutsatu gehiago Errenteria-Oreretan

Oarsoaldeko herririk handienean nabarmen hazi da infektatuen kopurua azken orduetan. Pasaian, Lezon eta Oiartzunen bina positibo atzo.

Datu txarra atzokoa, koronabirusaren garapenari dagokionez, Errenteria-Oreretan: egindako PCR probetan hamazazpi kutsatu gehiago atzeman zituzten. Pasaian, Lezon eta Oiartzunen bina kasu positibo gehiago jaso ziren. Beraz, atzo Oarsoaldean 23 gaixo gehiago zenbatu ziren.

Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko, eta azken egunetako datuak txosten bidez. Horren berri izateko, klik egin beheko estekan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.