Erriberene kalean eta Ibargain parkeko argiteria hobetu dute
Zortzi farola berri jarri dituzte bi eremu horietan. LED teknologiako luminaria jarri du Oiartzungo Udalak, energia aldetik eraginkorragoak izateko.
Erriberene kalean eta Ibargain parkean dagoen argiterian aldaketa batzuk egin ditu udalak. Zortzi farola berri jarri dituzte Elizalde auzoko eremu horretan.
Erriberene kalean, argiztapenaren kokalekua aldez aldatu dute. Ibargainen, berriz, haurren jolas-parkean eta parkean bertan, farola gehiago jarri dituzte. LED teknologiako luminariak jarri ditu Oiartzungo Udalak.
Lanek 10.384,43 euroko aurrekontua izan dute. Lanen zati handi bat udal brigadak egin du.