Txuma Murugarren, 'KantagiLtza'-ko hurrengo gonbidatua
Hilaren 18an kontzertua emango du Arizmendi-eneko lorategian, Lagunarteko Garaiak eta Bizardiak antolatuta. Sarrerak aurretik salgai, Kastro tabernan.
Lagunarteko Garaiak eta Bizardia elkarteak KantagiLtza solasaldi musikatuen zikloa antolatu dute udazken honetarako. Hiru saio izango ditu.
Lehenengo gonbidatua Anari izan zen, eta hurrengo Txuma Murugarren izango da. Arizmendi-eneko lorategian emango du kontzertua, hilaren 18an, 18:00etan hasita. Eguraldi txarra egungo balu, udaletxeko pleno aretoan egingo dute emanaldia. Saio bakarra egingo dute oraingoan.
Sarrerak bost euroren truke eros daitezke. Aldez aurretik Kastro Berri tabernan salduko dituzte. Agortuko ez balira, egunean bertan salduko dituzte kontzertua izango den tokian.
“Ziklo honen bitartez”, azaldu zuten antolatzaileek dinamikaren berri ematean, “musikari-sortzaile euskaldunak lagun artera ekarri nahi ditugu eta beren sormen-lana gertutik ezagutu eta ezagutarazi”.
Hurrengo gonbidatua Eñaut Elorrieta izango da. Azaroaren 22an izango da bere kontzertua.