[Galeria] Euskaraldia Pasaiara heldu da dantza eta antzerki artean

Pasaiako Euskaraldiaren bigarren edizioko aurkezpena egin dute Antxoko Ibaiondo frontoian. Antzezlan batekin hasi eta dantzaren erritmora eman zaio amaiera ekitaldiari.

Hamaika Buelta antzerki taldeak eman zion hasiera aurkezpen ekitaldiari.

Pasaiako Euskaraldiaren bigarren edizioaren aurkezpena egin zuten atzo, 19:00etan, Antxoko Ibaiondo frontoian. Aurkezpenari hasiera eman zion Hamaika Buelta antzerki taldeak, orain arte Euskaraldiak egindako ibilbidearen errepasoa modu berritzaile bezain dibertigarrian eginez. Belarriprest nahiz ahobizi rolen nondik-norakoak azaldu eta baita hainbat euskarazko hitz ‘berriren’ esanahiak ere azaldu zizkieten pasaitarrei; aurten, norbanakoek ez ezik, entitateek ere (70 inguruk Pasaian) eman dute izena euskara sustatzeko. Esketxaren ostean, Pasaiako dantza taldeek herriko Euskaraldirako sortu den abestiaren koreografia dantzatu zuten, honakoa da horietako bat, Dantzatu taldearena:

Hona hemen aurkezpeneko hainbat argazki:

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.